Eibartarrak klubak jantzi berriak aurkeztu zituen
Eibartarrak futbol klubak denboraldi honetarako jantzi berriak aurkeztu zituen aurreko astean SD Eibarko Museoan. Klubak Hummel kirol erropako markaren eskaintza aprobetxatu du, horrela SD Eibar-ekin bat eginez marka bera erabiltzeko aukerarekin. Hori bai, klubeko talde guztiek euren betiko marra zuri-beltzekin jarraituko dute, bakoitza bere babeslearen izenarekin: aurten Talleres Caño, Metronic, Construalbide, Pinturas Blas eta Gastesi Dental, Sasoian ongizate-zentroarekin batera.
SD Eibarko Museoan egindako aurkezpenean 1999an Espainiako Superkopa irabazi zuen Eibartarrak-eko emakumezkoen taldeko jokalari asko izan ziren eta, eurekin batera, Jose Antonio Palomo Hummel Españako ordezkaria, Mikel Larrañaga SD Eibar Fundazioko presidenteordea, Jon Iraola alkatea eta Aitor Campos Eibartarrak-eko kirol koordinatzailea.