Eibartarrek egindako inbertsio-proposamenen inguruko lehen bilera gaur izango da
2018/09/27
11:09
eta kitto!
“Aurrekontu parte-hartzailea 2018” izenekoari lotuta, herritarrek 800.000 eurotarako egindako inbertsio-proposamenak aurkeztu eta aukeratzeko bilerak antolatu ditu Udalak. Lehena gaur izango da, Ipuruan bizi direnekin, eta datozen egunotan izango dira besteak: astelehenean Legarrekoekin, martitzenean erdialdean bizi direnekin, urriaren 8an Urkikoekin, urriaren 15ean Amañakoekin, urriaren 22an erdigune-ekialdean bizi direnekin eta urriaren 25ean ekialdekoekin. Bilera guztiak udaletxeko patioan izango dira, 19:00etatik 20:30era.