Eibartarrek ondo erantzun diote lehen aldiz egin den Giza Liburutegiari
Jatorri ezberdineko eibartarrek beraien bizipenak partekatu zituzten, elkar ezagutzari ateak zabalduta.
2025/05/15
14:27
eta kitto!
Juan San Martin Eibarko Udal Liburutegiak, Eibarko Aniztasun Sailarekin elkarlanean antolatuta, atzo arratsaldean Giza Liburutegia izeneko ekimena hartu zuen Portaleak. Eibarren lehen aldiz egin den saioak oso harrera ona izan du, eta bertan parte hartu zuten hainbat jatorritako eibartarrek beraien bizipenak elkarbanatu zituzten. Izan ere, herrian kultur aniztasunarekiko sentsibilizazioa sustatzeko eta aurreiritziak hausteko asmoz antolatu dute ekimena. Taldeka, mahai batetik bestera berbetan aritu ondoren, hainbat herrialdetako janaria dastatu zuten parte-hartzaileek.