Eibartarrek osasun- eta higiene-material ugari eskaini dute San Andres egoitzarako eta Udal zerbitzuetarako
2020/03/24
09:21
eta kitto!
Eguenean bolo-bolo ibili zen Marisa Ciden eskutitza irakurri ondoren eta San Andres egoitzan zegoen osasun-material eskasiaren aurrean, Eibarko Udalak barixakuan herritarrei dei egin zien osasun-materiala eskatuz. Eibartarren erantzuna berehalakoa izan da eta, kopurua zehatzik eman ezin badute ere, atzo goizerako ehundaka eskularru, maskara, pixoihal eta beste hainbat osasun- eta higiene-material batu dira hiru egunetan. Horrela, jasotakoa San Andres egoitzako langileei bideratuko zaie eta, era berean, etxez-etxe Udaleko zerbitzuak eskaintzen dituztenei.
Materiala Udaltzainen bitartez jasotzen da eta, horretarako, eurei deitu behar zaie (943708424) eta etxera joango dira materialaren bila.
Materiala Udaltzainen bitartez jasotzen da eta, horretarako, eurei deitu behar zaie (943708424) eta etxera joango dira materialaren bila.
❗️Dei egiten dizuegu, San Andres Egoitzan maskarak, eskularruak edo baliabide horien eskasia konpentsatu dezakeen bestelako material sanitarioa izanez gero, Udaltzaingoarekin (943708424) harremanetan jar zaitezten, mesedez, zuen laguntza eskaintzeko. Eskerrik asko guztiagatik.
— Eibarko Udala (@EibarkoUdala) March 20, 2020