Eider Aranak berriz ere jokatuko du lagata Eibar KE-n
Eider Aranak Eibar KE-rekin jokatuko du 2024/45 denboraldia, Athletic-ek lagata. Atzelaria oso jokalari garrantzitsua izan da Yerai Martinentzat, 30 partidutatik 28tan titular izan ondoren (2.500 minutu jokatu zituen guztira).
Defentsa lanetan ibili arren, Aranak joan den denboraldian asistentzia bat eta hiru gol lortu zituen. Horietako azkena, gainera, F Ligaren historiako golik azkarrena izan zen (8 segundu).
Eibar KE-k adierazpen hauek egin ditu Aranak beste denboraldi batez hemen jokatuko duela iragarri duenean: “Eibarrek iazko jokalarietatik 16 mantentzen ditu plantillan, egonkortasuna eta jarraipena emanez proiektuari. Horrekin batera, defentsa indartzen du, taldearentzat garrantzitsua izan zena aurreko denboraldian helburuak lortzeko. Ongi etorri, Eider!”.