Einer Rodriguez Poncek zaharberritutako argazkien erakusketa ikus daiteke Untzaga gizarte etxean

Einer Rodriguez Poncek zaharberritutako argazkien erakusketa ikus daiteke Untzaga gizarte etxean
2024/02/20 21:45
eta kitto!

Egunotan Einer Rodriguez Ponce argazkilariaren Entre recuerdos-Oroipen artean erakusketa ikus daiteke Untzaga gizarte etxean. Antolatzaileek azaldu digutenez, “Argazkiak Zaharberritzeko Erakusketaren II. edizioa da, eta Einer Rodriguezek zaharberritutako erretratuak erakusten ditu bertan. Beraz, argazki zaharren edo urteekin hondatutako argazkien zaharberritzearen aurrekoa eta ondorengoa ikusi ahal izango ditugu”. Erakusketa honetarako Daniela Agudelo Pintaren laguntza izan du argazkilariak. Otsailaren 25era arte egongo da ikusgai, ohiko ordutegian (astelehenetik barixakura, 19:15etik 21:15era; eta asteburuetan, 12:00etatik 14:00etara).