Ekainaren 10ean zabalduko dira Txaltxa Zelaiko ur-jolasak eta hilaren 8an Ipuruako kanpoko igerilekuak
Ipuruako kanpoko igerilekuen denboraldia ekainaren 8an hasi eta irailaren 29an amaituko da, aurreko urteetan baino bi aste geroago. Bestalde, haur eta gaztetxoentzako udako aisialdirako instalazioen eskaintza handitu egingo da aurten Txaltxa Zelaiko ur-jolasekin.
Aurten udako instalazioetan beste elementu berri bat gehitu behar da: Txaltxa Zelaieko ur-jolasak. Instalazio hauek ekainaren 10etik aurrera jarriko dira martxan, egun hauetan egiten ari diren probak gainditu eta gero. "Probaldi honetan, alderdi tekniko eta segurtasunezko guztiak ebaluatzen ari dira, martxan jartzen direnean, ur-jolasek kalitatezko eta arriskurik gabeko esperientzia bat eskain diezaieten erabiltzaileei", diote Udaletik.
Jon Iraola alkateak familia eta gazte guztiei egiten die gonbita instalazio berriekin disfrutatzeko: “Eibartarren dibertsioan pentsatuz egin ditugu. Jolas hauekin, gure instalazioak handitu eta aisialdirako aukera berriak eskaintzen ditugu. Daukagun orografia eta espazioa kontuan hartuz, konprometituta gaude udal-instalazioak hobetzen segitzeko”.
.