Ekainaren 15-16 astebururako irteera antolatu dute Pirinioetara

Irteera Elgoibarko Morkaiko mendizale elkartearekin batera antolatu dute
Ekainaren 15-16 astebururako irteera antolatu dute Pirinioetara
2024/05/28 12:38
eta kitto!

Klub Deportiboko mendi batzordekoek aurreko urteetan eguraldiagatik bertan behera laga behar izan zituzten bi irteera prestatu dituzte ekainaren 15 eta 16ko astebururako. Pirinioetan izango dira biak eta izena lehenbailehen ematea komeni da, plazak mugatuta daudelako. Lehenengoan 3065 metroko Garmo Nego igoko dute, Panticosako bainuetxetik abiatuta; eta bigarrenean 2.578 metroko Peña Roya eta 2.555eko Peña Blanca, Panticosatik hasi eta Santa Elenan amaituz. Irteera Elgoibarko Morkaiko mendizale elkartearekin batera antolatu dute.

Ekainaren goizaldean aterako dira Eibartik eta Panticosako bainuetxearen ondoren hartuko dute ostatu, Casa de Piedra aterpetxean. Prezioa 133 eurokoa da bazkideen kasuan, eta 155 eurokoa bazkide ez direnentzat (beharrezkoa da federatuta egotea). Prezio horretan bidaia, logela eta zapatuko afaria eta domekako gosaria sartzen dira. Izena ematerakoan 50 euroko fidantza jarri beharko da eta ordainketa ES85 3035 0078 8407 8000 5897 kontuan egin behar da.