Ekainaren 18ra arte egongo da zabalik San Juan XXVI. marmitako lehiaketan izena emateko epea
                
                    2019/06/10
                    09:46
                  
                  
                    
                    eta kitto!
                  
                  
                Ekainaren 25ean, 11:30ean Untzagan hasiko den San Juan XXVI. marmitako lehiaketarako deialdia egin dute antolatzaileek. Izena emateko epea ekainaren 18ra arte egongo da zabalik: interneten, eibar.eus helbidean; telefonoz, 010 edo 943708400 zenbakietara deituta; edo, bestela, Pegoran zuzenean egin daiteke izen-ematea. Gehienez 25 bikote onartuko dituzte.