Ekainaren 9an ikusiko du argia JULEN eibartar gaztearen “Bihotzera Giltza” lehen EPak
EP hau maiatzaren 12an aurkeztu zen Ermuko Antzokian, luxuzko gonbidatu batzuen laguntzarekin. Ekitaldi honetara gerturatu ziren pertsona guztiek pre-order analogiko bat egiteko aukera izan zuten, eta jada 100 ale baino gehiagoren eskaera dago.
"Lanaren formatu fisikoa argazki-liburu bat izango da. Bertan, abesti horiek irudietan islatuta ikusteko aukera izango dugu, modu horretan, 4 pertsonai, 4 zati, 4 giltza... sortuz. Eduki esklusiboa ere egongo da, pegatinak, poster bat, abestietara eramango gaituzten QR kodeak, hauen letrak, abestientzako sortutako olerkiak, logotipo berria... eta askoz gehiago", aurreratu digu du JULENek.
Lan honekin batera argitaratuko den argazki-liburu hau, EP digitala argitaratu (ekainak9) eta aste batzuk barru egongo da salgai. Aurretik erreserba egin duten pertsonak lehenengoak izango dira argazki liburu hau eskuratzen, zerbait berezi eta esklusiboarekin batera. Oraindik erreserbak egiteko aukera dago JULENen sar esozialen bitartez (instagrametik hobe; @its.julen).
Argazki-liburua Mikel Tristanek diseinatu du, Maitane Camposen zuzendaritzapean, AnotherPress-en sortu da, eta lantalde teknikoa Irati Peluagak, Amaia Izagirrek eta Ainhoa Aldazabalek osatu dute. Badator Estudioa, Ane San Jose Bran, Kotoi eta Kutxa Kultur Programaren laguntza ere izan dute. Disziplina artistiko desberdinak elkartzen ditu, beraz, JULENek, bere lanari eta atzean duen talde teknikoaren lanari kohesio eder bat emanez. Lan hau JULEN proiektua eta bere musika ulertzeko aukera paregabea da.