Ekaineko bigarren asteburuan ospatuko diren Urkiko jaiak aurkeztu dituzte

Ekaineko bigarren asteburuan ospatuko diren Urkiko jaiak aurkeztu dituzte
2016/06/01 20:27
eta kitto!
Gaur arratsaldean aurkeztu dute aurtengo Urkiko jaietarako prestatu duten egitaraua jai batzordeko kideek, Miguel de los Toyos alkatearekin batera Aterpe elkartean egindako agerraldian. Azaldu dutenez, "aurten jaiak beste batzuetan baino pixka bat geroago, ekaineko bigarren asteburuan ospatuko ditugu, asteburu honetan, zapatuan egingo diren ikastolako olinpiadekin eta domekako Finalista Egunarekin bat ez egiteko". Bestela, egitarauak aurreko urteotako martxari jarraituko dio oraingoan ere. Aldaketa nagusia gaueko musika emanaldietan izango da: "Jende gehiago erakartzeko asmoz, barixaku eta zapatu gaueko berbenak Polonia Etxebarria kalean egitea erabaki dugu, jende askorentzat eskolako jolastokia pixka bat aldenduta gera daitekeela pentsatzen dugu eta". Aurreratu dutenez, auzo honetako jaiei izaera berezia ematen dien cava eta otarrainxkaren jaian 150 kilo otarrainxka eta 420 botila banatuko dituzte, Rioja, Bodega, Nuevo, Cepa eta Vila tabernak emandako laguntzari esker. Egitarau osoa jarraian irakur dezakezue:

urki jaiak 2016

 

URKIKO JAIAK 2016

- Ekainak 4, zapatua
17:00: Esku pilota.

- Ekainak 10, barixakua
19:00: Jaien hasiera.
19:30: Kalejira, USTEKABE txarangarekin.
19:30: Herri jolasak, Arrateko Andra Mari ikastetxean.
19:30: Nagusiei omenaldia. Cepa taberna parean.
20:00: Ustekabek girotutako txikiteoa.
23:30: Berbena, ARIZONA taldearekin. Polonia Etxeberria kalean.

- Ekainak 11, zapatua
11:00: V. Txiki-Krosa. Urki Kurutzekuan.
11:30: Diana, As Burgas Galiziako Etxeko gaiteroen eskutik.
12:30: Salda eta txorizoa banatuko dute, trikitilariek girotuta. Cepa eta Vila tabernen pareko arkupeetan.
12:00etatik 14:00etara: Puzgarriak eta jolasak. Arrateko Andra Mari ikastetxean.
17:00: XV. Igel-toka Txapelketa. Rioja taberna parean.
19:00: Cava eta otarrainxka jaia, TARUMBA PERCUSION taldeak girotuta.
21:45: Herri afaria. Arrateko Andra Mari ikastetxeko jolastokian.
23:30: Berbena, LOS OTROS taldearekin (20:30etik 21:30era Sabinari eskainitako emanaldia egingo dute). Polonia Etxeberria kalean.

Galdaramino igoera

- Ekainak 12, domeka
09:30: VIII. Galdaramiño Igoera mendi lasterketa.
10:00: Galdaramiño + ATZEGI mendi martxa.
11:00: Kalejira, Musika Eskolako trikitilarien eskutik.
12:30: XVIII. Paella Txapelketa.
13:00: Hildakoen omenezko meza. San Jose Obrero elizan.
16:45: EUSKALZUMBA XAIBOR-rekin. Arrateko Andra Mari ikastetxeko jolastokian.
18:30: Txokolate-jana. Arrateko Andra Mari ikastetxeko jolastokian.
19:00: Sariak banatzeko ekitaldia. Polonia Etxeberria kalean.
19:30: Musika festa, AGIRREren eskutik. Polonia Etxeberria kalean.
20:00: Jaien amaierako txapligoak.