Ekipazio berria estreinatu zuten Kalamua judo taldekoek Urnietako Gabonetako Txapelketan

Ekipazio berria estreinatu zuten Kalamua judo taldekoek Urnietako Gabonetako Txapelketan
2023/12/18 10:07
eta kitto!
Gipuzkoako Judo eta KKEE federazioak antolatutako Gabonetako Txapelketan, Judo Club Kalamuakoek ekipazio berria estreinatu zuten eta, horrez gain, brontzezko lau domina ere bereganatu zituzten: Andoni Urra, Aner Gonzalez, Julen Martin eta Sara Azpiazu izan ziren dominok irabazi zituztenak. June Valladaresek ezin izan zuen parte hartu lesioagatik. Giro bikainean bizi izan zuten txapelketa, parte hartze handiarekin.