Ekitaldi bereziekin girotuko dute Eibar-Erreala

Ekitaldi bereziekin girotuko dute Eibar-Erreala
2016/04/15 22:00
eta kitto!
Zapatuan Eibar foball taldeak Errealaren kontra jokatuko duen norgehiagokaren harira honako ekitaldiak antolatu dituzte udalak, ostalariek eta Eibar Merkataritza Gune Irekiak lankidetzan:

- 12:00etatik 15:00etara eta 16:00etatik 19:00etara umeendako puzgarriak egongo dira anbulatorioko parkean, Untzagan, Ego Gainen eta Eibarko Bizikleta plazan.

- 12:30etik aurrera, Kirolbet txaranga ibiliko da kalerik kale. Urkizutik abiatuko dira eta egun osoan kalejiran ibiliko dira, partida hasi arte.

- 13:00ean koadrilen arteko herri kirol txapelketa egingo da Untzagan (jubilatuen aldean). Txapeldunek derbirako 8 sarrera eskuratuko dituzte.

- Ordu berean, 13:00ean, peñak ORKESTRA elektrotxarangarekin elkartuko dira, Ego Gainen hasita kaleak girotzeko. Horrekin batera, Eibarko Trikitilari Taldea ere kalerik kale ibiliko da.

-13:30etik 15:30era Lekittoko Deabruak taldeak kale-antzerkia eskainiko du herriko kale nagusietan kalejiran.

-14:00etan, Ktumk taldearen eskutik batukada egingo da.

Hori dela eta, beste batzuetan baino lehenago, 12:00etarako itxiko dituzte erdialdeko kaleak trafikoarentzat, bakarrik oinezkoek erabiltzeko.

Euskotrenek, bestalde, zerbitzu berezi hauek eskainiko dituela eman du aditzera:

Partida jokatu aurretik:
- Durango-Ardantza: 19:39
- Ermua-Ardantza: 20:12
- Elgoibar-Ardantza: 20:01

Partida jokatu ondoren:
- Ardantza-Durango: 22:48
- Ardantza-Elgoibar: 22:45