"El acontecimiento" filma emango dute barixakuko zine-forum saioan

Dinamizatzaile lanetan Izaskun Rodriguez Elkoro arituko da. Saioa 18:30ean hasiko da, Portaleko areto nagusian.
"El acontecimiento" filma emango dute barixakuko zine-forum saioan
2024/05/08 11:00
eta kitto!

Pagatxa emakume elkarteak zine-forum saio berria antolatu du maiatzaren 10erako, barixakua. Oraingoan, Audrey Diwan zuzendariaren "EL ACONTECIMIENTO" filma proiektatuko dute. Dinamizatzaile lanetan Izaskun Rodriguez Elkoro arituko da. Saioa 18:30ean hasiko da, Portaleko areto nagusian.

Sinopsia: Frantzia, 1963. Anne ikasle gazte bikaina da, etorkizun oparoa duena. Baina haurdun geratzen denean, ikasketak amaitzeko eta bere gizarte-ingurunearen mugetatik ihes egiteko aukera desagertu dela ikusten du. Azken azterketak hurbil dituenez eta sabelak gora egin ahala, Annek zerbait egitea erabaki du, lotsari eta minari aurre egin behar badio ere, kartzelara joateko arriskatu behar badu ere...