“El bus de la vida” eta “Gru 4. Mi villano favorito” Coliseoko zine-karteldegian

“En tierra de santos y pecadores” eta “Del revés 2 (Inside Out 2)” pelikulekin batera egongo dira
“El bus de la vida” eta “Gru 4. Mi villano favorito” Coliseoko zine-karteldegian
2024/07/12 13:43
eta kitto!

Aurreko asteburuan ikusi ahal izan genituen Robert Lorenzen “En tierra de santos y pecadores” eta Kelsey Man-en “Del revés 2 (Inside Out 2)” pelikulekin batera, zapatutik astelehenera arteko zine-karteldegian Ibon Cormenzanaren “El bus de la vida” eta Chris Renauden “Gru 4. Mi villano favorito” filmak izango dira ikusgai. “En tierra de santos y pecadores” 1 eta 2 Aretoetan proiektatuko dute “El bus de la vida” aldatzen joango da 1 eta 2 Aretoen eta Antzokiaren artean, “Gru 4” ere hiru aretoetan banatuko da, eta “Del revés 2” 1 eta 2 Aretoetan emango dute.