“El callejón de las almas” eta “Muerte en el Nilo” asteburuko protagonistak izango dira Coliseoko karteldegian
2022/02/18
13:30
eta kitto!
Guillermo del Tororen “El callejón de las almas” pelikulak 1 Aretoan proiektatuko dira zapatutik astelehenera eta Kennett Branagh-en “Muerte en el Nilo” Antzokian botako da. Baina aipatutakoak ez dira film bakarrak izango, eurekin batera “El brindis” eta “Buscando a la mágica” pelikulek ere bere tokia izango dutelako astebururako programazioan. Laurent Tirard-en “El brindis” filmak 2 Aretoan izango du bere tokia eta Junichi Satoren “Buscando a la mágica” umeendako pelikula, bestalde, gelatik aldatuko dute zapatutik domekara, 2 Aretoa eta Antzokia tartekatuz.