“El correo” eta “Robot Dreams” filmak asteburuko Coliseo antzokiko zine karteldegian

“El correo” eta “Robot Dreams” filmak asteburuko Coliseo antzokiko zine karteldegian
2024/01/25 12:36
eta kitto!
Zapatutik astelehenera arte Coliseok eskainiko duen zine karteldegian aipatutako bi pelikula horiek gehituko zaizkie joan zen asteburutik jarraituko duten Aki Kaurismäkiren “Fallen Leaves” eta Jonathan Glazer-en “La zona de interés” filmei. Daniel Calparsororen “El correo” 1 Aretoa eta Antzokiaren artean proiektatuko dute, binaka saiotan, eta Pablo Berger-en animaziozko “Robot Dreams” 2 Aretoan eta Antzokian hartuko du “ostatu”. “Fallen Leaves” 1 Aretora pasatuko da eta “La zona de interés” 2 Aretora.

Bestalde, zapatuan antzoki areto nagusian izango den ikuskizunak bertako hiru saioak eta areto txikietako lehen biak kentzea ekarriko du. Ordutegiak, bere aldetik, betikoak izango dira. Iraupenei dagokionez, 100 minuturen bueltan izango dira euretako hiru filme eta Kaurismäkirena zertxobait laburragoa da, ordubete eta 20 minutuko iraupenarekin. Umeentzako “Robot Dreams” pelikulak ez du dialogorik.