“El falsificador de pasaportes” eta “El peor vecino del mundo” asteburuko zine-karteldegian
2023/01/20
09:31
eta kitto!
Bi pelikula horiek gehituko zaizkio aurreko asteburutik karteldegian dagoen Lauriane Escafreren “El despertar de Maria”-ri. Beraz, bi komedia eta drama bat izango dira oraingoan Haipeng Sun-en “Kung Food” animaziozkoari lagunduko diotenak. Umeentzako azken film hori ohiko ordutegian eskainiko dute, hau da, bihar eta etzi 17:00etan hasita, eta arte martzialak izango ditu ardatz kontatutako abenturetan. Marc Foster-en “El peor vecino del mundo” 2015eko beste pelikula baten remakea da eta Antzokian eskainiko dute, kenduta biharko eta etziko lehen saioak, horiek 1 Aretoan proiektatuko direlako. Bi ordutik gora luzatzen da (125 minutu) eta antzerako iraupena du Maggie Peren-en “El falsificador de pasaportes” (116 minutu), biografikoa izateaz aparte, 40. hamarkadaren urteetara eramango gaituen nazismoaren bueltako pelikulak.