“El mayordomo inglés” eta euskerazko “Buffalo Kids” zine karteldegian
“Reinas” eta “Bitelchús Bitelchús” pelikulak ere emango dituzte
2024/09/12
12:59
eta kitto!
Asteburu honetako Coliseoko zine-programazioko lau pelikulak berriak izango dira bertako karteldegian. Klaudia Reynickeren “Reinas” drama 1 Aretoan proiektatuko dute, Gilles Legardinier-en “El mayordomo inglés” komedia 2 Aretoan joango da, eta Tim Burtonen “Bitelchús Bitelchús” komediak Antzokia eta 1 Aretoa partekatuko ditu. Azkenik, familian ikusteko animaziozko “Buffalo Kids”, ohiko bidetik, Antzokian eskainiko dute eta euskeraz eskainiko, azpititulurik gabe.
Coliseo berak dantza ikuskizun handi bat izango du zapatu arratsaldean eta, horren eraginez, egun horretan bakarrik bi saio izango dira, biak areto txikietan eta 22:30ean hasita.