El Pacto Rock Band taldeak Bruce Springsteenen kantuak eskainiko ditu bihar Coliseo antzokian

El Pacto Rock Band taldeak Bruce Springsteenen kantuak eskainiko ditu bihar Coliseo antzokian
2023/01/27 eta kitto!
Bruce Springsteen artistaren omenezko ikuskizunarekin etorriko da bihar El Pacto Rock Band talde bizkaitarra Coliseo antzokira. Mario Marodán (ahotsa), Juan Carlos Gómez (bateria), Javier Alzola (saxoa eta perkusioa), Ramón “Montxu” Escobar (gitarra), Gontzal Alonso (baxua) eta Alberto Egia (teklatuak) osatzen dute taldearen kontzertua 19:00etan hasiko da eta sarrerak 10 euro balio du (7 euro Coliseoaren Laguna txartelarekin).