“El reino del planeta de los simios” eta “La Casa” Coliseoko zine-karteldegian
Bi film horiek aurreko asteburutik pantailan zegoen “Nina” pelikulari gehituko zaizkio asteburuko Coliseoko programazioa osatzerako orduan. Aipatutako hiru horiei umeentzat edo familian ikusteko “Garfield. La película” ere gehitu behar zaizkie. Alex Montoyaren “La Casa” eta Andrea Jaurrietaren “Nina” dramak diren bezala, Wes Ball-en “El reino del planeta de los simios” abenturazkoa da eta Mark Dindal-en “Garfield”-ena animaziozkoa.
Ordutegietan bada berririk, tximinoen zientzia-fikziozko pelikula luzeagoa denez, proiekzioaki aurreratuko direlako zapatuko lehen bi saiotan: ordu erdi lehenengoan (16:30ean hasteko) eta ordu laurden bigarrengoan (19:30ean hasiko da). Bestalde, aretoei dagokienez, 1 Aretoan “Nina” joango da, 2 Aretoan “La Casa” eta Antzokian hartuko dute leku “El reino del planeta de los simios” eta “Gardfield” filmak.