ELA gaixotasuna ikustarazteko egunarekin bat egiteko gonbidapena
Barixakuan talde-argazkia egingo da, 21:30ean Eibarko Bizikleta Plazan
2024/06/19
22:55
eta kitto!
Barixakua (ekainak 21) ELA gaixotasuna ikustarazteko eguna dela eta, beste urte batzuetan bezala Eibarko hainbat toki esanguratsu (Armeria Eskola, Eibarko Bizikleta Plaza eta Ibarkurutzeko iturria) kolore berdearekin argiztatuko dituzte. Horrez gain, talde-argazkia egingo da Eibarko Bizikleta Plazan, barixakuan 21:30ean. Herritar guztiak daude bat egitera gonbidatuta.