ELA sindikatuak lanuzteak eta mobilizazioak deitu ditu biharko, genozidioa gelditzea eta Israeli boikota egitea eskatzeko
Eibarren elkarretaratzea egingo da, 12:30ean Untzagan.
2025/10/14
14:15
eta kitto!
Bihar, urriaren 15ean egingo den lau orduko lanuzte orokorra dela eta (lanaldi osoa Hezkuntzaren eta mendeko sektoreen kasuan), ELA sindikatuak mobilizazioak deitu ditu Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan, baita gainerako eskualdeetan ere. Eibarren elkarretaratzea egingo da, 12:30ean Untzagan.
Lanuzte hauek CIG (Galiza) eta Intesindical (Katalunia) sindikatuekin batera deitu ditu ELAk. Herri palestinarraren genozidioa gelditzea eta Israelgo Estatuari erabateko boikota eskatzen dute sindikatutik eta, beste batzuetan bezala, aldarrikapen horiek dituzten mugimendu sozialek deitutako mobilizazioetan parte hartzeko deia egin dute.