ELA sindikatuko mila delegatuk batzarra egin dute Astelena frontoian

ELA sindikatuko mila delegatuk batzarra egin dute Astelena frontoian
2015/05/22 00:00
eta kitto!

Gaur goizean (barixakua, hilak 22) ELA sindikatuko Industria eta Eraikuntza federazioko delegatuen batzarra egin da Eibarren, Astelena frontoian. Ekitaldian milatik gora lagun elkartu dira eta, besteak beste, Adolfo Muñoz "Txiki" idazkari nagusiak egin die berba. Frontoiko ekitaldia amaituta, herriko kaleetan manifestazioa egin dute eta Untzagan agurtu dute batzarra.