ELA sindikatuko ordezkariak Armeria Eskolan bildu dira azaroaren 30eko greba orokor feminista prestatzeko
2023/11/08
23:53
eta kitto!
Azaroaren 30erako deituta dagoen Greba Feminista Orokorra dela-eta, ELA sindikatuko ordezkariak Eibarko Armeria Eskolan elkartu ziren atzo. Goizean asanblada egin eta, jarraian, eguerdian manifestazioa egin zuten, Untzagaraino. Eibarren bezala, beste herri batzuetan ere elkartu dira sindikatuko ordezkariak, eskualdeka egin diren asanbladetan. Mitxel Lakuntza ELAko idazkari nagusiaren berbetan, “azaroaren 30eko greba orokor feminista lantoki guztietara eramateko, ELAK 3.000 delegatu batu ditu bi egunotan Hego Euskal Herrian egindako asanbladetan. Grebaren aldarriak elkarbanatu, eta delegatuak aktibatu ditugu aldarri horiek lantokiz lantoki lantzeko”.