Elene Arrazola pista estaliko Gipuzkoako txapeldun 200 m-ko proban

CD Eibar Atletismo taldeko 23 atletek hartu zuten parte Donostiako Belodromoan jokatutako lehiaketan
Elene Arrazola pista estaliko Gipuzkoako txapeldun 200 m-ko proban
2026/01/22 11:32
Ekhi Belar Errasti

Joan den zapatuan, urtarrilak 17, Bizkaiko eta Gipuzkoako Pista Estaliko Txapelketa absolutuak jokatu ziren Donostiako Belodromoan. Bertan, Eibarko Klub Deportiboko Atletismo taldeko 23 atletek hartu zuten parte eta emaitza garrantzitsuekin itzuli ziren etxera.

Emaitzarik nabarmenena Elene Arrazolak lortu zuten, Gipuzkoako txapelketa irabazi baitzuen 200 m-ko proban (24,76 s). Maialen Cenarruzabeitiak gertu ikusi zuen garaipena 60 metro hezietan, baina bigarren postuarekin konformatu behar izan zen. Alex Cuesta ere txukun aritu zen, laugarren postua lortuz luzera jauzian.

Horretaz gain, azpimarratzekoa ere Deporreko bost atletek aurretik zeukaten beraien markak hobetu dituztela: Ixone Bilbao (60 m), Elene Beitia (400 m), Nora Martinez (1.500 m), Marcos Untzetabarrenetxea (1.500 m) eta Maialen Cenarruzabeitia (60 m).

 

Klub Deportibokoen emaitzak

Emakumezkoak 60 m heziak (0,762) 

MAIALEN CENARRUZABEITIA (9:61, MMP eta bigarrena)

Emakumezkoak 60 m

ELENE BEITIA 8.40 s

NAIA CAPELASTEGUI 8.87

MALEN ANDEREZ 8.88 s

SONIA MENDY 8.93

JUNE AZCARATE 8.95

FARAH CHAJRANE 9.08

NEREA AIZPURU 9.17

MAULE BERNEDO 9.20

IXONE BILBAO 9.38 MMP

Gizonezkoak 60m

KEPA MARQUEZ 7.68 s

Emakumezkoak 400 m

ELENE BEITIA 1:02.92 MMP eta bere serieko irabazlea

MARTINA IBARBIA 1:05.82

Luzeera Gizkonezkoak

ALEX CUESTA (6.78 m, 3. Gipuzkoarra) 

Emakumezkoak 1.500 m

NORA MARTINEZ (5:07.52, MMP)

Gizonezkoak 1.500 m

MARCOS UNTZETABARRENETXEA (5:00.03, MMP)

Emakumezkoak 200 m

ELENE ARRAZOLA (25.12 s, Gipuzkoako txapeldun absolutoa)

NAIA CAPELASTEGUI (29.97 s)

IXONE BILBAO (31.43 s)

FARAH CHAJRANE (30.86 s)

NEREA AIZPURU (30.46 s)

Gizonezkoak 200 m

ASIER ANDREU (27.21 s)

Altuera jauzia

ANDER SVENSSON (1,70 m)