Elena Martinek zuzentzen duen "Gospel Bilbao"k kontzertua eskainiko du Coliseoan ostiralean
2016/01/27
12:31
eta kitto!
Gospel musika gustokoa dutenek horrekin gozatzeko aparteko aukera izango dute, herritik kanpora joan barik: Gospel Bilbao-ren eskutik, urtarrilaren 29an kontzertua hartuko du Coliseo antzokiak. Gospel Bilbao proiektua 2012. urtean sortu zen eta gaur egun 30 kide baino gehiago dauzka. Ikuskizunaren zuzendaria Elena Martin eibartarra da eta, kontzertua ematen Alain Gallego (zuzendariordea, pianoa eta teklatua), Juan Manuel Estoquer (baxua), David Diaz (gitarra elektriko eta akustikoa) eta Ciel Ademar Felipez (bateria) musikariek jardungo dute, 30 bat lagunek osatutako abesbatzarekin batera. Eibarko emanaldian, gainera, Eibarko Koru Gazteak ere lagunduko die. Diotenez, "soinu-gozamena eskaintzeaz gain, emanaldietan abesten dituzten kantuen jatorria eta esanahia transmititzeko ahalegin berezia egiten dute".
Sarrerak 10 euro balio du eta aldez aurretik erosteko aukera dago, Kutxabank-en zerbitzuen bitartez zein Coliseoko leihatilan (astelehenetan 19:00etatik 20:00etara eta barixakuetan 21:00etatik 22:00etara eta kontzertua hasi baino ordubete lehenago).