Elene Arrazola Europako Txapelketako finalaurrekoetaraino iritsi da

Zazpigarren postuan geratu ondoren, ezin izan da finalerako sailkatu
Elene Arrazola Europako Txapelketako finalaurrekoetaraino iritsi da
2024/07/19 12:17
eta kitto!

Banska Bystrica (Eslovakia) hirian jokatzen ari da 18 urtez azpiko Europako Txapelketa eta bertan lehiatu da Elene Arrazola, 100 metroetan. Atleta eibartarrak finalaurrekora sailkatzea lortu zuen, baina bertan 7. postuan amaitu zuen bere kanporaketa eta ezin izan zen finalera sailkatu.

Arrazolak lehenengo lasterketan 11,95 segundu behar izan zituen 100 metroak egiteko, eta finalaurrekoan 12,19 segundukoa izan zen bere denbora.