Elene Arrazola Euskadiko Txapeldun 60 m-tan eta txapeldunorde 200 m-tan

Klub Deportiboko Alex Cuesta eta Elene Beitia ere aritu ziren Pista Estaliko Euskadiko Txapelketan
Elene Arrazola Euskadiko Txapeldun 60 m-tan eta txapeldunorde 200 m-tan
2026/01/27 16:32
Ekhi Belar Errasti

Joan den asteburuan, urtarrilaren 24an eta 24ean, maila absolutuko Pista Estaliko Euskadiko Txapelketa jokatu zen World Athletic egutegiaren barrian, Donostiako Belodromoan, Bertan, Eibarko Klub Deportiboko hiru ordezkari aritu ziren, Elene Arrazola, Alex Cuesta eta Elene Beitia, eta lehenak emaitza esanguratsuak lortu zituen, bi domina etxera ekarriz.

Zapatuan, 60 m-ko proban, iazkoa errepikatzeko asmoz irten zen pistara Elene Arrazola eta helburua bete zuen. Euskadiko azkarrena dela erakutsi zuen 7,67 segundoko denbora eginda, eta atzetik sartu ziren Durango Kirol Taldeko Irati Solabarrieta (7,68 s) eta Santurtziko Ezkerrealdea A.K.T.-ko Irati Gomez (7,72 s).

Domekan, ostera, 200 m-ko proba lehiatu zuen eta gertu izan zuen garaipena. Eibartarrak 27,78 segundo behar izan zituen 200 metroak egiteko eta irabazleak, Atletico San Sebastian taldeko Nora Buronek, 24,76 segundo. Atzetik Bilbao Atletismoko Iraia Vicente sartu zen (25,26 s).

 

Cuesta eta Beitia

Deporreko beste ordezkariak ezin izan ziren podiumera igo, baina aurpegia eman zuten. Alex Cuesta 5. postuan (6m 46 zm) gelditu zen luzera jauzian, iazko postua berdinduz, eta ia azken unera arte brontzezko domina gertu izan zuelarik.

Elene Beitiak, ostera, lehen aldiz hartu zuen parte Euskadiko Txapelketa absolutuan (2010koa da) eta, 400 m-ko bere seriean 2. izan ondoren, 20. amaitu zuen sailkapen orokorrean.