Elene Arrazolak 60 metroko absolutu mailako Gipuzkoako txapela jantzi du 15 urterekin

Elene Arrazolak 60 metroko absolutu mailako Gipuzkoako txapela jantzi du 15 urterekin
2024/01/29 11:31
eta kitto!
Asteburuan Anoetako Belodromoan Eibarko Klub Deportiboko atletak lortutako garaipen horrekin, gainera, klubean irauten zuen marka zaharrena gainditu du Elene Arrazola gazteak eta berria ezarri. Emakumeen 60 metroko lasterketako orain arteko marka Elena Gisasolaren esku zegoen, 1982an berak egindako 7,77ko denborarekin. Eskuraezina zirudien denbora hori apurtzea lortu du oraingoan Elene Arrazolak, Gipuzkoako txapelketa absolutuan bera baino nagusiagoak ziren guztiei irabazita. Eibartarrak, gainera, finalaurrekoan ere gainditu zuen Gisasolaren marka, 7,70ko erregistroa eginez. Behin finalean, eta irteera ezinhobea eginez, marka berria ezarri zuen, oraingo horretan 7,66, eta, horrekin batera, lehenengoa iritsi eta txapela janzteko.