Elene Oyarzabal eta Ander Salaberria igerilariak nabarmendu ziren Gipuzkoako Open Txapelketan
2023/12/19
10:40
eta kitto!
Eibar Igerixaneko bi ordezkariek launaka garaipen lortu zituzten aurreko zapatuan Ipurua kiroldegian jokatutako Master mailako VI. Gipuzkoako Open Txapelketan. Guztira Eibar Igerixaneko bost ordezkari izan zituen lehiaketan guztiek erakutsi zuten maila, proba askotan lehenengoko hiru postuen artean sailkatzeko. Elene Oyarzabal 20 urtetik gorakoen 50 eta 100 metroko bizkar erako probetan nagusitzeaz gain, 100 estilokoan eta 50 librean ere lehenengoa izan zen. Gauza bera egin zuen Ander Salaberriak 25 urtetik gorakoenen artean, libre erako 50 eta 200ekoan nagusitzeaz gain, 100 estilokoan eta 50 tximeletakoan ere lehenengoa izan zelako. Beste hiru eibartarrak ere podiumean izan ziren: Marina Azpiazu, 30 urtetik gorakoen artean, bigarren izan zen 50 eta 100 libretan; Gorka Areitioaurtena, 40tik gorakoen mailan, bigarren izan zen 50 tximeletan eta hirugarren 200 libre eta 100 estilotan; eta Ricardo Fernandez, berau 45 urtetik gorakoen artean, bigarren izan zen 100 libretan eta hirugarren modalitate bereko 50ekoan.