Elene Oyarzabal Gipuzkoako txapeldun master kategorian
Eibar Igerixan taldeko bost igerilarik hartu zuten parte lehiaketan
2026/01/22
12:22
Ekhi Belar Errasti
Joan den zapatuan, urtarrilak 17, Gipuzkoako Master Txapelketa jokatu zen Eibarren, Ipurua kiroldegian, eta Eibar Igerixan taldeko bost igerilarik hartu zuten parte, emaitza politekin. Elene Oyarzabalek txapela lortu zuen emakumezkoetan eta Ander Salaberria hirugarren izan zen.
Beste alde batetik, asteburu honetara begira, juniorren eta maila absolutuko taldeak Camargoko Nazioarteko Trofeoan lehiatuko dira zapatuan; eta alebinak Azpeitian jokatuko den Teknifikazio Trofeoan arituko dira, Gipuzkoako Igeriketa Federazioak antolatutako lehiaketan.
Urtarrilaren 31tik otsailaren 1era artean, Gipuzkoako Neguko Txapelketak jokatuko dira infantil, junior eta senior mailetan.