Elgetako Jose Angel Fernandez nagusi Aretxabaletako tiraldian
Talde berdinean jokatzen duen Bittor Astigarraga eibartarra 5. geratu zen
2026/04/13
11:19
Ekhi Belar Errasti
Larunbatean, apirilak 11, Gipuzkoako Hiru Txirlo Bola Joko Txapelketaren 4. jaurtialdia egin zen Aretxabaletan. 76 bolarik hartu zuten parte eta Elgetako Jose Angel Fernandez gailendu zen, zazpi txirlorekin. Bigarren eta hirugarren Lasturreko Juanjo eta Gotzon Uranga izan ziren.
Eibartarrei dagokienez, Asola Berriko bolariak ez ziren lehen sailkatuen artean egon, baina bai Elgetarekin jokatzen duen Bittor Astigarraga.
Hurrengo tiraldia Lasturren egingo da, apirilaren 18an, 17:00etan.