Elgetako Sebas Aranzabal izan da garaile Gipuzkoako Hiru Txirlo Txapelketaren 5. jardunaldian

Asola Berri taldeko Gari Rodriguezek laugarren amaitu zuen Lasaturko tiraldian
Elgetako Sebas Aranzabal izan da garaile Gipuzkoako Hiru Txirlo Txapelketaren 5. jardunaldian
2026/04/20 10:25
Ekhi Belar Errasti

Larunbatean, apirilak 18, Gipuzkoako Hiru Txirlo Txapelketaren 5. jardunaldia jokatu zen Lasturren eta Elgetako Sebas Aranzabal izan zen garaile hiru txirlorekin. Txirlo kopuru berarekin amaitu zuten Iker Izagirre (San Migel) eta Javi Martinok (Ezozi), eta Asola Berri taldeko Gari Rodriguezek bi lortu zituen, 4. postuan amaituz.

Aipatzekoa da, bestalde, Asola Berriko Enara Montielek egiten diharduen lana, hirugarren postuan doalako sailkapen nagusian (Arkaitz Rodrigez 5. da) eta emakumezkoen mailako liderra delako alde nabarmenarekin.

Hurrengo jardunaldia Ezozin jokatuko da, apirilaren 25ean, 17:00etan.