Elgoibar eremu gorrian sartu da eta Eibarko intzidentzia-tasa 414,94ra igo da
2021/01/26
11:59
eta kitto!
Atzo Eibarren 16 positibo berri atzeman zituzten, eta intzidentzia-tasa 414,94an kokatu da. Elgoibarren 10 kasu berri baieztatu zituzten, eta eremu gorrian sartu da 554,51ko intzidentzia-tasa metatuarekin. Ermuan ere 10 atzeman dituzte (468,19ko kasu 100.000 biztanleko), 6 Mendaron, eta kasu bana Deba (311,75), Mutrikun (451,64) eta Soraluzen. Beraz, guztira, 45 positibo berri Debabarrena eskualdean, aurreko egunean baino 24 gehiago.
Atzo, 13.715 test diagnostiko egin ziren EAEn, eta horietatik 1.101 positiboak izan ziren.
Lurraldeen arabera: 138 Araban, 628 Bizkaian, 331 Gipuzkoan eta 4 Euskaditik kanpo bizi diren pertsonetan.
Ospitaleen egoera dela eta, COVIDaren ondorioz 86 pertsona ospitaleratu ziren atzo, eta COVIDa duten 125 pertsona ZIUn daude.