“Elikadura prozesu onkologikoetan” sukaldaritza-tailerra antolatu du Minbiziaren Aurkako Elkarteak
2017/04/10
11:36
eta kitto!
Debabarreneko Minbiziaren Aurkako Elkarteak sukaldaritza-tailerra antolatu du apirilaren 27rako, tratamendu onkologikoan daudenek, sendagai gogorren ondorioz izaten dituzten bestelako arazoak (beherakoa, botakagura, jateko gogo eza…) arintzeko asmoz. Horrelakoei aurre egiten laguntzeko, elkarteak errezeta liburu bat argitaratu du, kasu bakoitzean janari egokia zein den jakitera emateko. Tailerrean Oskar Treviño sukaldariak liburuan agertzen diren hainbat errezeta prestatuko ditu. Tailerra Izarra elkartean (Untzaga Plazan) izango da, 18:30ean eta parte hartu nahi duenak 943 20 24 94 telefono zenbakira deitu edo bajodeba@aecc.es helbidera idatzi dezake (izen-ematea doan da).