Elikagai Bankuari laguntzeko Bizikleta Solidarioa ekimena egingo da zapatuan
2016/04/08
14:08
eta kitto!
Eibarko Bizikleta plazak "Bizikleta Solidarioa" ekimena hartuko du bihar zapatua, hilak 9, 12:00etatik 20:00etara. Gaur goizean udaletxean aurkeztu dute ekimena Miguel de los Toyos alkateak, José Antonio Agirrebeña Gipuzkoako Elikagai Bankuko ordezkariak, Floren Eskisabel Team Caja Rural-Seguros RGA Txirrindulari Taldeko Lehendakariak eta Gorka Iturri Caja Ruraleko lurralde zuzendariak. Azaldu dutenez, "Herritarrek Caja Rural - Seguros RGA Txirrindulari Taldearen erlojupeko hiru bizikleta izango dituzte eskuragarri, modu solidarioan pedalei eraginda elikagaiak lortzeko". Izan ere, egiten den kilometro bakoitzeko Gipuzkoako Elikagai Bankuari emateko kilo bat janari lortuko da.
Erlojupeko hiru bizikletez gain, haurrek ere modu solidarioan pedalei eragiteko aukera izango dute, bideojoko bati konektatuta egongo diren pare bat bizikleten bitartez. Horrekin batera umeentzako puzgarriak egongo dira eta parte hartzen duten guztientzat txirrindulari taldearen merchandising produktuak oparituko dute.
Bizikleta Solidarioa ekimena Itzuliaren etapa ezberdinei lotuta egin da azken urteotan, baita Caja Rural–Seguros RGA taldeak parte hartu duen bestelako ekitaldietan ere.