Elikagaiak eta jostailuak batzeko kanpaina
Eibarko sozialistek, Gurutze Gorriarekin eta Elikagai Bankuarekin elkarlanean, jostailuak eta jatekoak batzeko kanpaina ipini dute martxan. Sozialistek aipatutako elkarteekin kolaboratu nahi dute, jostailuen eta elikagaien batzea erreztuta eta, horregatik, laguntzeko interesa dutenek Casa del Pueblon (Isasi kalea, 2-2. pisua) entregatzeko aukera dute. Gurutze Gorritik, premia ekonomikoak dituzten familiei zuzendutako jostailu-bilketarako kanpainari jarraituta entregatzen diren jostailuak egoera txarrean (apurtuta, hondatuta edo piezak faltan) ez egotearen inguruan arreta berezia ipini dute. Elikagaien Bankutik, oinarrizko produkto batzuk bereziki eskatzen dituzte: olioa, azukrea, arroza, pasta, babak, lentejak, garbantxuak, esnea eta kontserbak. Produktuak batzeko azken eguna abenduaren 17a izango da.