Elikagaien Bankuak boluntarioak behar ditu asteburuko “bilketa handirako”

Elikagaien Bankuak boluntarioak behar ditu asteburuko “bilketa handirako”
2023/11/21 17:08
eta kitto!
Gipuzkoako Elikagaien Bankuak barixakuan eta zapatuan egingo du “elikagaien bilketa handia”. Horrela, 2.000 boluntario inguru probintziako 78 supermerkatutan egongo dira herritarrek eskaintzen dituzten elikagaiak jasotzen (bonoak ere erosi ahal izango dira urtean zehar produktu galkorrak erosteko). Eibarren, ostera, boluntario falta dagoela aipatu dute ekimenaren antolatzaileek eta deia luzatu diote herritarrei lagundu dezaten. Beraz, parte hartu nahi izanez gero, deitu edo idatzi hona: 943 76 21 90 edo bergara@bancoalimentosgipuzkoa.org.

Iaz 220.360 kilo eta 521.139 euro jaso zituzten, eta aurten iazkoa gainditzea espero dute antolatzaileek. Horregatik, ekimena sustatu asmoz, Karlos eta Joseba Argiñanoren babesa jaso du Elikagaien Bankuak.