Elisabet Eguren eibartarraren pintura erakusketa zabaldu dute Untzaga gizarte zentroan
Irailaren 28ra arte egongo da ikustera joateko aukera.
2025/09/15
18:18
eta kitto!
Atzo (domeka, irailak 14) zabaldu zuten Untzaga gizarte zentroan denboraldi berriko lehen erakusketa, Elisabet Eguren eibartarraren margolanekin. Hasiera batean Iragarrita zegoena baino astebete gehiago, irailaren 28ra arte egongo da ikusgai erakusketa, Untzaga zentroan dagoen erabilera anitzerako gelan. Ikustera joan nahi dutenek, honako ordutegin izango dute aukera: astegunetan (astelehenetik barixakura) 19:00etatik 21:00etara, eta asteburuetan 12:00etatik 14:00etara eta 19:00etatik 21:00etara.