Elizaren sexu abusuen ikerketan San Andres parrokian gertatutako kasu bat antzeman dute
2023/10/30
17:15
eta kitto!
Espainiako Herri defendatzaileak eliza katolikoaren baitan gertatutako sexu abusuei buruzko txosten bat aurkeztu zuen barixakuan. Ikerketak sexu abusuen auzia “arazo larria” dela berretsi du eta biktimengan “eragin handia” duela. Horrela, 779 orritan gaia landu dute eta, gero, sexu abusuak non gertatu diren zehaztu dituzte eranskin batean.
Eranskinean ikusi daitekeenez, Eibarko San Andres parrokian gertatutako sexu abusuen kasu bat jasotzen da, ikerketa egiteko erabili dituzten hiru iturrietako bitatik jasotako informazioak (elizatik bertatik eta El Pais egunkariak emandako txostenetatik) berresten duenez.