[ELKARRIZKETA] “Jendaurrean emanaldiak egitea gustatuko litzaiguke, herriko jaietan, esaterako”
2021/05/21
08:43
eta kitto!
Jon Escolar (ESCO), Ander Blanco (A.WHITE) eta Xune Bretaña (RENK C.A) gazteek “Caras falsas” izenburupean abesti eta bideoklipa argitaratu berri dute. “The north school” kolektiboaren kide dira hiru artistak eta hainbat plataformatan dago eskuragarri haien single berria.
Zein musika-genero jorratzen duzue?
Momentu honetan musikaestilo ezberdinak lantzen ari gara, baina esan daiteke batik bat Rap-Hip Hop-a egiten dugula. Estudioan daukagun produktoreak, Andonik (Ashbeats), hainbat estilo lantzera bultzatzen gaitu, betiere idazten dugunak letra ona baldin badauka.
Zergatik eta noiz hasi zineten musikaren munduan?
Ander: 2006. urtean hasi nintzen rapa abesten zuten nire auzokideen kontzertuetara joaten, eta ohartu nintzen niri ere asko gustatzen zitzaidala egiten zutena. Beraz, nire barrua husteko erreminta gisa hasi nintzen idazten eta abesten. Psikologoen funtzio bera egiten zidanez, ez nuen inoren beharrik.
Xune: Nire amak beti entzun izan duenez rap-a, niri nahitaez tokatu zait txikitatik genero hori barneratzea. 2009an ekin nion nire abestiak sortzeari, eskolan nengoen bitartean, eta, poliki-poliki, seriotasuna eta profesionaltasuna eman nion egiten nuenari.
Jon: Nahiko gazte nintzela hasi nintzen batailak entzuten, baina ni neu abestiak sortzen 2016an hasi nintzen, nire amama hil ostean, lasaitasun bide moduan.
Zer da “The north school”?
2015.urtean sortu zen kolektiboari deitzen diogu horrela. Une honetan 9 kidek osatzen dugu taldea: M.rek, Esco, Renk C.A, Drj, A.white, Emeka, Katxo, Deskonozido eta Kill CBD. Gainera, produktorea den AshBeats ere egoten da gurekin. “Caras falsas” abestia argitaratu berri duzue eta horrekin batera bideoklipa.
Lehen aldia da edo aurretik ere egin duzue lanen bat?
Ez da gauza berria, denbora asko daramagu abestiak zein bideoklipak egiten. Hala ere, egia da oraingoan modu profesionalagoan egin dugula, Madrilera joan baikara grabaketa egitera. Ez dugu atzean geratu nahi eta kalitatea hobetu nahi diegu sortzen ditugun produktuei.
Zuek idatzi duzue abestiaren letra? Inolako baldintzarik betetzen duzue (errima, silaba kopurua…) edo estilo librea jarraitzen duzue?
Guk geuk idazten ditugu letrak, bakoitzak bereak. Bakoitzak nahi duen moduan idazten duen arren, nahiko oinarrizkoa da egiten duzunak errima bat jarraitzea, zentzua izan dezan. Ezin da guztiz modu librean idatzi.
Inolako laguntza ekonomikorik jasotzen duzue egiten duzuena aurrera eraman ahal izateko?
Ez dugu inongo laguntzarik jasotzen; gaur egun oso zaila da horrelakoak eskuratzea. Normalean guk ordaintzen dugu, geure diruarekin. Hala ere, noizbehinka ingurukoen laguntza eta babesa jasotzen dugu eta dohako bideoklip eta abestiak ere egin izan ditugu esparruan aditua den jendeak lagunduta. Oso urrutira joan gabe, SOBA, artistei laguntzeko sortutako taldea, bidelagun izan dugu zenbaitetan, eta eskertzekoa da.
Nola bizi izan duzue abestia argitaratu aurretiko prozesu osoa?
Hirurok entseatzen geunden arratsalde batean sortu zen ideia; izan ere, produktoreak atzeko oinarri musikala jarri zigun eta abesten hasi ginen. Itxura ona hartu genion egun horretan irtendakoari eta aurrera egitea erabaki genuen eta Madrilera abiatu ginen grabaketa egitera. Ezinbestekotzat jotzen dugu gaur egun abestiei bideoklipa egitea, ohartu garelako jendeak entzuten soilik baino, nahiago duela abestia irudiekin lagunduta ikusi. Jendeak arreta gehiago ipintzen dio ikusten duenari, entzuten duenari baino. Tristea da, gure helburua abestien letrarekin emozioak transmititzea delako, baina kontsumitzaileen egungo egoera hori da.
Bideoklipean letran esandakoa islatzen saiatu zarete?
Abestiaren letrak emozioak transmititzen dituen moduan, irudiek ere gauza bera egiten dute. Hori dela eta, gure bideoklipen bitartez letrei indar handiagoa ematen saiatzen gara, eta helarazi nahi dugun horretan enfasia egiten dugu. Adibide bat jartzearren, abesti tristea egiten badugu, bideoan ere tristura transmitituko dugu, alegia, ahotsa eta irudia bat etorri eta elkarren osagarri izan behar dira. “Caras falsas” abestia desamodioan, traizioan eta faltsukerian dago oinarrituta.
Non entzun eta ikusi daiteke zuen abestia?
Plataforma guztietan egongo da gure abestia eskuragarri. Honako estekak, adibidez, YouTubeko kanalera bideratzen zaitu.
Gaur egun rap-a gutxietsita dagoen generoa omen da. Zer deritzozue?
Jendeak joera dauka ikusten duen guztia epaitzeko eta estereotipo asko dago. Pertsona itxia bazara eta ez badizkiozu musika berria ezagutzeari ateak zabaltzen, ez dituzu inoiz benetan pertsonak sakonki ezagutuko. Guk musika-estilo guztiak errespetatzen ditugu, baina egia da askok eta askok ez dakitela benetan entzuten duten musikak zein letra daukan atzean, esaterako, reggaetoiak. Egia da rap-ak eduki esplizitu asko daukala hiztegi eta lexiko aldetik, baina zenbait muga errespetatzen ditugu gure letretan.
Baldintza moduan euskaraz abesteko esango balizuete, zein erantzun emango zenukete?
Ondo irudituko litzaiguke. Egia esan, gutako batzuk dagoeneko baditugu letra batzuk euskaraz idatzita. Hala ere, gure egunerokoan ez dugu euskaraz abesten horrek asko mugatzen duelako xede-publikoa, askoz ere jende gutxiagorengana iritsi gaitezkeelako. Hala ere, egia da euskaraz idatzitakoak sakontasun askoz ere handiagoa duela; aukera polita izan daiteke, zalantzarik gabe.