Elkartasun mezu ugari jaso ditu Goienak egindako pintaketak direla-eta
2015/06/04
00:00
eta kitto!
Gaur (eguena, hilak 4) goizean Arrasaten Goienak duen egoitzaren aurrealdean pintaketak agertu dira. Idatzi dituzten esaldiek Goienako zuzendaritza EAJrekin lotzen dute eta, besteak beste, "PNVren morroiak" bezalako esaldiak idatzi dizkiote bulegoaren ate eta fatxadan. Gertaeraren inguruko erreakzioak berehala agertu dira eta Goienari egindakoa salatzeko eta elkartasuna adierazteko mezu ugari jasotzen ari dira erredakzioan. Hekimen eta Tokikom elkarteek, Euskal Kazetarien Elkarteak eta Kazetarien Euskal Elkargoak, besteak beste, idatziz salatu dute erasoa eta lerro hauen bitartez ...eta kitto! aldizkariko kazetari eta beharginok ere Goienako langileei elkartasuna adierazi nahi diegu. Jarraian Euskal Kazetarien Elkarteak eta Kazetarien Euskal Elkargoak gertatutakoaren harira helarazitako idatzia irakur dezakezue:
"Euskal Kazetarien Elkarteak eta Kazetarien Euskal Elkargoak Goienaren Arrasateko egoitzari gaur gauean egindako erasoa salatu nahi dute. Bi erakundeek komunikabide honetan lan egiten duten profesionalen adierazpen-askatasunaren kontrako erasoa dela uste dute eta euren gaitzespena erakutsi nahi dute. Komunikabide hori alderdi politiko batek manipulatzen duela salatzen dute egindako pintadek. Komunikabide horretan lan egiten duten profesionalen kontrako bortxaketa bat suposatzen du horrek. Hori dela eta, Euskal Kazetarien Elkarteak eta Kazetarien Euskal Elkargoak Goienako langileei babesa eta elkartasuna adierazi nahi diete. Komunikabide bat erasotzea, batez ere horren helburua adierazpen-askatasuna mugatzea bada, gainontzeko egunkariak, irratiak, telebistak eta komunikabide digitalak erasotzea bezala da. Egunero adierazpen-askatasunaren eskubidea erabiltzen duten kazetarien kontrako eraso inplizito bat da. Hori dela eta, profesional euskaldun guztiei ekintza hau salatzera animatzen zaituztegu. Era berean, Euskal Kazetarien Elkarteak eta Kazetarien Euskal Elkargoak edozein komunikabide ideologia politiko batera lotzea arriskua duela gogorarazi nahi dugu, objetibitatearen printzipioak eta informazioen egiaztasuna errespetatzen dituzten langileen esfortzua alde batera utzen baita. Tokiko komunikabideen garrantzia ere azpimarratu nahi dugu. Ezinbestekoak dira herritarren informazioa jasotzeko eskubidea betetzeko".