Elurrarengatik abisu horia ezarri dute gaur arratsalderako, eta laranja barixaku eta zapaturako
2022/03/31
10:49
eta kitto!
Joan den asteko uda giroa atzean laga eta negua bisitan datorkigu berriz ere. Gaur arratsaldean elur-kota 600-800 metro inguruan kokatuko da eta, ondorioz, abisu horia ezarriko dute.
Bihar eguraldi hotzagoa izango dugu eta goizean elur-kota 200-300 metro inguruan kokatuko da. Eguerditik aurrera, ostera, pixka bat igoko da, 400-500 metroan kokatuz.
Bihar, beraz, alerta laranja ezarriko dute eta zapatuko 10:00ak arte egongo da indarrean (elur-kota 200-300 metroan egongo da zapatu goizean). 10:00etatik aurrera, ostera, elur-kota 400-500 metrora igoko da eta abisua horia izango da.

⚠️? #AbisuHoria
❄ Gaur egun amaieran 600-800 m-ra.
❄ Larunbatean 10etatik aurrera 400-500 m-tik gora igoko da.
⚠️? #AlertaLaranja
❄ Ostiralean 200-300 m-ra; 400-500 m-ra eguerdi inguruan.
❄ Larunbatean 200-300 m-ra 10:00ak arte. pic.twitter.com/CLv5QBmD5M
— SOS Deiak - 112 (@112_SOSDeiak) March 31, 2022