"Emaiozu berbia euskeriari" goiburuarekin ospatuko dugu aurtengo Euskararen Eguna
Abenduak 3, eguaztena, Euskararen Eguna ospatuko dugu Eibarren eta, urterokoari jarraituz, aurten ere ekintza berezia prestatu dute herriko euskalgintza osatzen duten taldeek. "19:00etan Untzagako harmailetan elkartuko gara euskaltzaleok. Lehenengo eta behin, iazko koreografia egingo dugu, "Euskal Herrian Euskaraz" abestiaren bertsio batekin. Horretarako, iaz bezala, etxetik argia eramango dugu: linterna, frontala, kriseilua...".
Behin dantza amaituta, aurtengo goiburua duen ekintzari ekingo diogu. "Emaiozu berbia euskeriari" esaldia osatuko da jendearen artean eta, gero, "berbia" desagertu eta herritarrak nahi duten hitzak agertuz joango dira. Dei egiten die eibartar guztiei euskalgintzatik, "etor daitezela Untzagara eta ozen ohikatu dezagun guztiok elkarrekin Eibarren euskaraz bizi nahi dugula".