Emaitzen inguruko balorazioak: Eneko Andueza (PSE-EE)
2015/05/25
00:00
eta kitto!
“Oso pozik gaude, gora egin dugulako, zinegotzi bat gehiago lortuta. Eibartarrek lau urte hauetan egin dugun beharra baloratu dute, beraz oso pozik gaude, eibartarren alde lanean jarraitzeko gogotsu, beti ere Eibar hobetzeko asmoarekin. Eibartar guztiei eskerrak eman nahi dizkiegu eta, horrez gain, zoriondu nahi ditugu, nahiz eta guri ez bozkatu gaurko eguna oso lasaia izan delako, jendeak behar den moduan botua ematera joan delako eta, beraz, gugan ipini duten konfidantzarengatik eskerrak eman, besterik ezin dugu esan”.