Emakume baserritarrei buruzko hitzaldia emango dute datorren astean Andretxean "Etxalde Emakumeak" taldekoek

Emakume baserritarrei buruzko hitzaldia emango dute datorren astean Andretxean "Etxalde Emakumeak" taldekoek
2023/10/11 10:48
eta kitto!
Landa-eremuan, nekazaritza eta abeltzaintzan diharduten hainbat soslaietako emakumeek osatzen duten Etxaldeko Emakumeak taldekoek “Lurra eta pertsonak zaintzen dituen nekazaritza: Emakume Baserritarrak” izenburuko hitzaldia emango dute Andretxean, urriaren 18an (eguaztena), 18:30ean. Emakume baserritarrek, identitate bikoitz horretatik, elikadura-burujabetzaren eraikuntzan ikuspegi feministatik beraien ekarpenak zeintzuk diren kontatuko dituzte. Saioa euskaraz izango da.

Etxaldeko Emakumeak hainbat soslaietako emakumeen talde irekia da, emakume baserritarrak, landa-eremuko emakumeak eta elikadura-burujabetzaren proposamenarekin bat egiten duten emakumeak. Nekazaritzan eta abeltzaintzan diharduten emakumeek hainbat soslai eta bizimodu dituzte, eta aniztasun hori beraiek aberasteko aukera bat da. Emakume baserritarrek, identitate bikoitz horretatik, emakume eta baserritarrak diren aldetik, elikadura-burujabetzaren eraikuntzan ikuspegi feministatik beraien ekarpenak zeintzuk diren  jakitera emango dute datorren asteko hitzaldian