Emakume batek sexu-erasoa egin diotela salatu du

Emakume batek sexu-erasoa egin diotela salatu du
2025/12/22 21:53
Irati Alvarez Malaxetxebarria

Emakume batek sexu-erasoa jasan duela salatu du Eibarren, eta Ertzaintza gertatutakoa ikertzen ari da, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.

Iturri ofizialen arabera, erasoa domekan gertatu zen. Biktimak aurkeztutako salaketan adierazi duenez, ukituak egin zizkioten.

Segurtasun Sailak azaldu du ikerketa martxan dagoela, eta oraingoz ez dutela inor atxilotu.