Emakume eibartar bat hil da Oñatin gertatutako istripuan
2020/09/25
09:52
eta kitto!
Goizeko 07:54ean auto batek eta kamioi batek talka egin dute Oñatiko Zubillaga auzoan, GI-2630 errepidean, eta istripuaren ondorioz autoan zihoan 49 urteko emakume eibartarra hil egin da. Bestetik, kamioilaria Debagoieneko ospitalera eraman dute zaurituta.
Goienak azaltzen duenez, Ertzaintzaren esanetan Zubillagako bizilagun batek deitu du istripuaren berri emateko. Opel Corsa markako autoan zihoan gidaria konorte barik zegoen eta anbulantzia iritsi denean baieztatu dute haren heriotza.
Argazkia: SOS Deiak

Oñati.
GI-2630 errepideko istripura bertaratutako larrialdi-taldekoek esaten digute, tamalez, pertsona bat hil dela #trafikoa
__
Los equipos de emergencias comunican desde el lugar del acciente en la GI-2630, que desgraciadamente ha fallecido una persona. https://t.co/TJ3RwtNDfb pic.twitter.com/dwo4lfM8Kc
— SOS Deiak - 112 (@112_SOSDeiak) September 25, 2020