Emakume eta gizonen arteko berdintasunari buruzko tailerra zapatuan
2016/11/03
13:05
eta kitto!
Emakundek “Berdintasunerako Gunea” izeneko topaketa antolatzen du urtero. Aurtengo “XIII. Berdintasunaren Gunea 2016”-ren esparruan, zapatuan (azaroak 5) Euskadiko Guztion Onerako Ekonomiaren Elkarteak (GOE-EBC) hausnarketa-gune bat sortu nahi du, "gure inguru sozio-ekonomikoan gizonek eta emakumeek duten rolari eta bera aldatzeko aukerei buruzkoa". Horretarako parte hartzeko tailer bat egingo da, gutxi gora behera ordu eta erdi baten iraupena izango duena, non talde txiki batek (6 eta 12 pertsonen bitartekoa) kontzeptu hauek landuko dituen galdera honi erantzunak bilatzeko: Kapitalismoa emakume eta gizonen arteko desberdintasuna iraunarazten duen eredu ekonomikoa da? Tailerra Begoña Pecharromán antropologoa eta Euskadiko GOE-EBC elkartearen kideak gidatuko du Taltxa Zelaian egongo den bus ibiltarian, 11:00etatik 13etara. Busera hurbilduko diren pertsona guztientzat, lantegian parte hartuko ez ba dute ere, guztion onerako ekonomiari eta eredu ekofeministari buruzko informazioarekin panelak eta bideoak jarriko dira.
Helburuak honako hauek dira:
Helburuak honako hauek dira:
- Ekonomiaren eta generoaren sistemak lotzen eta mantentzen dituzten oinarrizko kontzeptuei buruz hausnartu
- Emakume eta gizonen arteko berdintasuna bultzatzen duten proposamen ekonomikoak ekarri
- Gure eguneroko bizitzan aldaketa eta berdintasuna ekar ditzakeen ekintzak eta ohiturak bilatu